XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskalduna eztanik gure artera baldin badator, ikasi dezala gure mintzoa, gure izkera.

Guk ere ori egin bear izan genuen erdalerrian: erderaz ikasi.

¿Erdaldunik battxo etorri oteda egungo jarduna entzutera? Eztet bat ikusi; lo bai, baserritar-mordo ederra.

Aurrean dedan amezketar onek ere ¡ayek zurrungak!¿Ezalda egia, Simon?.

- Tolosan len ere entzun izan ditugu erderazko kalamatrika oriek eta ¡egi-egia! ni bezelakoentzat aur-kantatxoak bezela dira erderazko jardunak: logarriak.

Isabelek, barru-aldekoak sapustuko ziralako, -Madre, esan zuen, Bilbotar aberats batzuk asi omendira Berastegin burni-arria ateratzen.

- Burni-arriz eztegu emen burua austen.

Emen Jaunaren mendean bizi gera, Beraren naya egin nai gendukeala.

Berarengana deituta eztigu beste zeaztasunik eskatuko, eztigu arpegi artuko euskeraz ari izan geralako naiz ezkeralako.

- Orregatik ere quinque talenta eman diete lekaimeai ta bost doe orien artean euskera ederra ere artu dezute ta nere ustez....

-¡Bost baino ezpalira! esan zion Adrianek Matxinbentarrari, keinu bat eginez.